Akelarre Hendaia

GERRA TXIKIA

Gerra txikia

Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua.
Abenturak eta garai krudelen oroitzapenak, biek bat egiten dute Lander Garroren bigarren nobela honetan. Haurtzaroak paradisu galduaren arrastoak gordetzen ditu, itzal gaiztoz eta amets gozoz gogoraturik.

irakurraldian parte hartu >>

LANDER GARRO

Irakurraldiko

Biografia txiki bat

1975ean Orereta-Errenterian jaiotako idazlea dugu Lander Garro, baina Hendaian bizi da azken 10 urteotan. 2004ean argitaratu zuen bere estreinako liburua, Orain galdera berriak ditut, Txalaparta argitaletxearekin, zeina narrazio laburrez osatutako liburua izan baitzen. Geroztik, beste bi liburu argitaratu ditu, biak ere nobelak, arnas luzeagoko lanak beraz: Kontrarioa, (Susa, 2011), eta Gerra txikia, (Susa, 2015). Tartean, saiakera txiki bat egin du, Ez merkeenak, bai onenak, euskarazko publizitatearen pioneroei gorazarre egiten ziena. Literaturan ez ezik, bideogintzan ere aritzen da Lander Garro; besteak beste, Sautrela, Tumatxak, edota Herri txiki, infernu handi saioetan aritu da.
informazio gehiago>>

.
 

Akelarre kultur Elkartea
Askatasuna Karrika/Rue de la Liberté 64700
Hendaye/Hendaia
Tél. 05 59 20 66 10
Site web: http://www.akelarre.eus

Legezko informazioak

© 2010-2017 Akelarre