ALBISTEAK

Izen-ematea irekia

2024-2025 ikasturterako izen-ematea irekia da jadanik! Dantza taldeko parte izan ala ez, “izen-emateak” atalera joan eta bertan bete dezakezu bazkide izateko inprimakia. Ez baduzu informazioa ongi ikusten, zuzenean HelloAssoko orrira joan zaitezke, hemen klik eginez …

06-01 Mintzaldia: Le Dauphin itsas-ontziko paperak

2024ko ekainaren 1ean, 17:30ean, Antoine d’Abbadie aretoan (Sokoburu), Xarles Bidegainen hitzaldia izanen da, 1757an, Gratianne Diharce hendaiarrak, Le Dauphin itsas-ontzian zen bere senarrari bidalitako gutunei buruz. Hona laburpena: Le Dauphin itsas-ontziaren paperak : Baiona, Louisbourg, Londres 1757
1757ko apirilean, Baionako portutik atera zen Le Dauphin itsasontzia, Kanadako Louisbourg herrira joateko xedea zuela. Bainan ingelesek bidean harrapatu zuten eta eskipaia preso hartu. Besteak …

SARRERAK – Pirritx, Porrotx eta Marimotos Hendaian: “Ez gara jaitsiko!” emankizuna

Martxoaren 17an, 11etan, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izanen da: Ez gara jaitsiko!! Sarrerak hemen eros ditzakezue, baita Hendaiako plazan dagoen LO VI kafetegian eta Irungo Real Union tabernan ere. 2 urtetik beherakoentzat ez dago sarrerak hartu beharrik. Ez da nahitaezkoa Akelarre edo HelloAssori dirurik ematea. Kopurua aldatzeko, Modifier botoia klikatu (hurrengo etapan) …

SARRERAK – Pirritx, Porrotx eta Marimotos Hendaian: “Urteak bete, abenturak bizi!” emankizuna

Martxoaren 26an, 11etan, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izanen da: Urteak bete, abenturak bizi! Sarrerak hemen eros ditzakezue, baita Hendaiako plazan dagoen LO VI kafetegian eta Irungo Real Union tabernan ere. 2 urtetik beherakoentzat ez dago sarrerak hartu beharrik. Ez da nahitaezkoa Akelarre edo HelloAssori dirurik ematea. Kopurua aldatzeko, Modifier botoia klikatu (hurrengo etapan) …

EGUTEGIA

Hemen dituzue Akelarreko egutegiak: ekimenak, lokalaren okupazioa eta Hendaiako edo Euskal Herriko ekitaldi berezi batzuk ikusiko dituzue.

loading...
Pribatutasuna

Webgune honek, cookieak, bisitari kopuruari buruzko datu anonimoak biltzeko bakarrik erabiltzen ditu. Horrez gain, izen-ematea HelloAssoren bitartez egiten denez, hauen cookieak ere erabiltzen dira. Cookieak zure nabigatzaileak gordetzen dira.

Guztiz beharrezko Cookieak

Guztiz beharrezkoak diren Cookieek aktibatuta egon behar lukete, cookieen ezarpenetarako egin duzun hautua gorde ahal izateko.