ALBISTEAK
06-12: dantza, jalgi hadi plazara!
2020-2021 ikasturtea bukatzen ari da. Ikasturte hau, bigarren aldiz, oso berezia izan da, eta zoritxarrez, etenaldi anitz izan ditugu. Lana aurreratzea ia ezinezkoa izan da, eta denontzat zaila izan da gogoz segitzea. Hala ere, ahal zen heinean, dantzatzen jarraitu dugu. Horregatik, egindakoa erakutsi, eta urtea modu alaian eta elkarrekin bukatzeko, urte amaierako emanaldia egitea erabaki dugu, piknika eta animazioarekin segitua …
Urteroko Hendaiako eskoletako haurren marrazki lehiaketa talde-lana bihurtu da, egurrezko taula batzuk nahi zuten bezala apainduz, “Olentzero eta neguko solstizioa” gaiaren inguruan. 6 arte lan, biziki ederrek, herriko plaza eta Olentzeroren txabola apaintzen dituzte eta bertan egongo dira 2 astez. Bertara hurbildu, Hendaiako haurrek egindako lana ikustera. Milesker parte-hartzaile guziei: Herriko eskola(2), Geltokiko eskola, Lizardiko eskola, Irandatzeko ikastola eta Gaztelu …
“Ene baitan bizi da” liburuaren aurkezpena
Akelarren, abenduaren 12an, 17etan. Maddi Ane Txoperena Iribarren da egilea eta Aitziber Zapirain kazetariak gidatuko du literatur saioa. Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak… …
EGUTEGIA
Hemen dituzue Akelarreko egutegiak: ekimenak, lokalaren okupazioa eta Hendaiako edo Euskal Herriko ekitaldi berezi batzuk ikusiko dituzue.
