Ikasturte hasiera 2025-2026
Iraila badator eta berriz ere dantza errepikekin hasiko gara, haur zein helduentzat. Haurren errepikak irailaren 15eko astean hasiko dira, eta helduenak, berriz, urrian.
Izen-ematea jadanik egin dezakezue webguneko hasierako orrian. Lehen aldiz ematen baduzu izena, hitz egin lehenik taldeko arduradun batekin, izen-ematea egin aurretik.
Aurtengo ordutegia hemen ikus dezakezue, nahiz eta oraindik aldaketak izan daitezkeen.