ALBISTEAK

2026-2027 ikasturteko izen-ematea

2026-2027 ikasturterako izena eman dezakezue jada. Ondoko formularioa erabiliz egin dezakezue. Xehetasun gehiago nahi izan ezkero, izen-emateak atalera jo dezakezue. Galdetegia ez baduzue ongi ikusten, egin klik hemen. Taldeei buruzko informazioa nahi izan ezkero, jarri Akelarreko norbaitekin harremanetan

Kamiseta eta jertse berriak

Kamiseta eta jertse berriak egin ditugu. Hemen egin dezakezue eskaera, eta eginak direnean, zuekin harremanetan jarriko gara banatzeko. Formularioa ikusteko arazoak baldin badituzu, zuzenen HelloAssora joan zaitezke.
  • Aukeratu kamiseta, eta neurria, kolorea eta marrazkiaren kolorea hurrengo etapan zehazten dira.
  • Jertse kremaileradunetan, modelo zabala bakarrik aukeratu dugu, beraz neurriak aukeratzean horrekin kontuz ibili, handiak dira.
  • Ordainketa egin aurretik, azken prezioa …

Dantza Karrikan 2026-04-18

2026ko apirilaren 18an, larunbatez, berriro ere Dantza Karrikan ospatuko dugu Hendaian. Akelarreko haurrek, Udaberri (Tolosa), Oñatz (Oñati) eta Lurra (Urretxu) taldeetako haurrekin batera, Hendaiako kaleak alaituko dituzte. Goizean, hondartza eta hiri barneko auzoetan ibiliko dira. Arratsaldean, berriz, Gaztelu Aretoan emanaldia emanen dute, 15:30ean. Ondoren, denentzako erromeria izango da. Zatozte, eta zabaldu informazioa zuen inguruan! Euria egin ezkero, goizean ere Gaztelu …

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore: SARRERAK

Apirilaren 26an, igandearekin, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldia izango da, urtero bezala, Beltzenia pilotalekuan, goizeko 11etan. Sarrerak hemen har ditzakezue. 2 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik hartu beharrik. Sarrerak hemen eta Hendaiako LO VI kafetegian eros ditzakezue. Formularioa kargatzeko arazoak baldin badituzue, zuzenean HelloAssora joan zaitezkete. Ez da nahitaezkoa Akelarre edo HelloAssori dirurik ematea. Kopurua aldatzeko, Modifier botoia klikatu …

EGUTEGIA

Hemen dituzue Akelarreko egutegiak: ekimenak, lokalaren okupazioa eta Hendaiako edo Euskal Herriko ekitaldi berezi batzuk ikusiko dituzue.

loading...
Pribatutasuna

Webgune honek, cookieak, bisitari kopuruari buruzko datu anonimoak biltzeko bakarrik erabiltzen ditu. Horrez gain, izen-ematea HelloAssoren bitartez egiten denez, hauen cookieak ere erabiltzen dira. Cookieak zure nabigatzaileak gordetzen dira.

Guztiz beharrezko Cookieak

Guztiz beharrezkoak diren Cookieek aktibatuta egon behar lukete, cookieen ezarpenetarako egin duzun hautua gorde ahal izateko.