Kamiseta eta jertse berriak
Kamiseta eta jertse berriak egin ditugu. Hemen egin dezakezue eskaera, eta eginak direnean, zuekin harremanetan jarriko gara banatzeko.
Formularioa ikusteko arazoak baldin badituzu, zuzenen HelloAssora joan zaitezke.
- Aukeratu kamiseta, eta neurria, kolorea eta marrazkiaren kolorea hurrengo etapan zehazten dira.
- Jertse kremaileradunetan, modelo zabala bakarrik aukeratu dugu, beraz neurriak aukeratzean horrekin kontuz ibili, handiak dira.
- Ordainketa egin aurretik, azken prezioa ongi begiratu, HelloAsso elkarterako dohaintza bat gehitzen baita automatikoki. Kentzeko aukera duzue, “modifier” klikatuz.
- Bazkidea baldin bazara, beherapen kode bat eskuratu duzu normalki. Ez bada hala, jarri harremanetan elkartearekin.
- Behean diseinuak pixka bat handiagoan ikus ditzakezue


