Dantza Karrikan 2026-04-18

2026ko apirilaren 18an, larunbatez, berriro ere Dantza Karrikan ospatuko dugu Hendaian. Akelarreko haurrek, Udaberri (Tolosa), Oñatz (Oñati) eta Lurra (Urretxu) taldeetako haurrekin batera, Hendaiako kaleak alaituko dituzte. Goizean, hondartza eta hiri barneko auzoetan ibiliko dira. Arratsaldean, berriz, Gaztelu Aretoan emanaldia emanen dute, 15:30ean. Ondoren, denentzako erromeria izango da. Zatozte, eta zabaldu informazioa zuen inguruan!

Euria egin ezkero, goizean ere Gaztelu Aretoan izango da dantza animazioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasuna

Webgune honek, cookieak, bisitari kopuruari buruzko datu anonimoak biltzeko bakarrik erabiltzen ditu. Horrez gain, izen-ematea HelloAssoren bitartez egiten denez, hauen cookieak ere erabiltzen dira. Cookieak zure nabigatzaileak gordetzen dira.

Guztiz beharrezko Cookieak

Guztiz beharrezkoak diren Cookieek aktibatuta egon behar lukete, cookieen ezarpenetarako egin duzun hautua gorde ahal izateko.