Ordutegiak
Haurrak 1. mailan hasi daitezke dantzan. Taldeak gutxi gorabehera adinaren arabera egiten dira, baina mailaren arabera ere alda daitezke. Lehen aldiz izena eman nahi izan ezkero, gurekin harremanetan jarri, zein taldetan egon behar duten ikusteko.
Helduentzat ere, talde ezberdinak daude: hasiberriak, gehixeago dakitenak, eta dantzari konfirmatuak-edo, betidanik dantza egin dutenak.
Heldu hasiberrien taldean, euskal dantzen oinarriak lantzen dira, mutxikoak, fandangoa, lantzeko ihauteria etab.
Errepikak astelehenetik ostiralera izan ohi dira, astean behin, 1h30eko iraupenarekin; haurrenak arratsaldeetan, eta helduenak iluntzetan.
Aurreikusitako errepiken ordutegia 2026-2027 ikasturterako (aldatu daiteke):
| HAURRAK | |
|---|---|
| 6-7 urteko hasiberriak: | Asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. |
| 8-9 urtekoak: | Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era |
| 10-11 urtekoak: | Ostegunetan, 17:30etik 19etara. |
| 12-14 urtekoak: | Asteartetan, 17:30etik 19etara. |
| HELDUAK | |
|---|---|
| Heldu hasiberriak: | Astelehenetan, 18:45etik 20:00etara (alda daiteke) |
| Gazte eta helduak: | Asteartetan, 19:00etatik 21etara |
| Helduen 2. taldea: | Ostiraletan, 19etatik 20:30era (alda daiteke) |
Errepikak irailaren 21eko astean hasiko dira haurrentzat, eta irailaren 28koan helduentzat. Jarri gurrekin harremanetan xehetasun gehiagorako.
