Kamiseta eta jertse berriak
Kamiseta eta jertse berriak egin ditugu. Hemen egin dezakezue eskaera, eta eginak direnean, zuekin harremanetan jarriko gara banatzeko. Kontuan izan, Portugalera zoaztenentzat, bidaia aurretik iristeko, asteburu honetan bertan egin behar dela eskaera, astelehen goizean eskaera bidaliko dugu eta.
Formularioa ikusteko arazoak baldin badituzu, zuzenen HelloAssora joan zaitezke.

- Aukeratu kamiseta, eta neurria hurrengo etapan zehazten da.
- Jertseetan, modelo zabala bakarrik aukeratu dugu, beraz neurriak aukeratzean horrekin kontuz ibili.
- Ordainketa egin aurretik, azken prezioa ongi begiratu, HelloAsso elkarterako dohaintza bat gehitzen baita automatikoki. Kentzeko aukera duzue, “modifier” klikatuz.
- Bazkidea baldin bazara, beherapen kode bat eskuratu duzu normalki. Ez bada hala, jarri harremanetan elkartearekin.
