06-12: dantza, jalgi hadi plazara!

2020-2021 ikasturtea bukatzen ari da. Ikasturte hau, bigarren aldiz, oso berezia izan da, eta zoritxarrez, etenaldi anitz izan ditugu. Lana aurreratzea ia ezinezkoa izan da, eta denontzat zaila izan da gogoz segitzea.

Hala ere, ahal zen heinean, dantzatzen jarraitu dugu. Horregatik, egindakoa erakutsi, eta urtea modu alaian eta elkarrekin bukatzeko, urte amaierako emanaldia egitea erabaki dugu, piknika eta animazioarekin segitua.

Ekainaren 12 arratsaldean, dantza taldeko haur eta helduentzat tailerrak egin ostean, 17etan, dantza emanaldia izanen da, Gaztelu aretoan (eguraldiaren arabera barruan ala kanpoan). Horren ondotik, norberak ekarritako piknikaren inguruan animazioa izanen da denentzat.

Hurbiltzen zareten guztiei, eskatzen dizuegu, baserritarrez jantzita etortzeko, euskal kultura plazara atera dezagun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude