Eguberri 2020 – Olentzero

Urteroko Hendaiako eskoletako haurren marrazki lehiaketa talde-lana bihurtu da, egurrezko taula batzuk nahi zuten bezala apainduz, “Olentzero eta neguko solstizioa” gaiaren inguruan.

6 arte lan, biziki ederrek, herriko plaza eta Olentzeroren txabola apaintzen dituzte eta bertan egongo dira 2 astez.

Bertara hurbildu, Hendaiako haurrek egindako lana ikustera.

Milesker parte-hartzaile guziei: Herriko eskola(2), Geltokiko eskola, Lizardiko eskola, Irandatzeko ikastola eta Gaztelu Zaharreko ikastola.

Eguberri on!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude