“Ene baitan bizi da” liburuaren aurkezpena
Akelarren, abenduaren 12an, 17etan.
Maddi Ane Txoperena Iribarren da egilea eta Aitziber Zapirain kazetariak gidatuko du literatur saioa.
Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak… guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean. |