ALBISTEAK

Kamiseta eta jertse berriak

Kamiseta eta jertse berriak egin ditugu. Hemen egin dezakezue eskaera, eta eginak direnean, zuekin harremanetan jarriko gara banatzeko. Kontuan izan, Portugalera zoaztenentzat, bidaia aurretik iristeko, asteburu honetan bertan egin behar dela eskaera, astelehen goizean eskaera bidaliko dugu eta. Formularioa ikusteko arazoak baldin badituzu, zuzenen HelloAssora joan zaitezke.
  • Aukeratu kamiseta, eta neurria hurrengo etapan zehazten da.
  • Jertseetan, modelo zabala bakarrik …

SARRERAK: AA Aita – Jon Plazaola – Bakarrizketa

Martxoaren 26an, Hendaiako Variétés antzokian (zinema), Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketa izango da: AA Aita. Emanaldiaren aurretik eta ondoren, ostatua irekia izanen da bertan, jatekoa eta edatekoa zerbitzatuz. Sarrerak hemen behean har ditzakezue. Jon Plazaolak, aita izan ondoren eta aitatasunaren inguruan egindako gogoetatik abiatuta, “AA AITA” ikuskizuna sortu du. Lan honetan, aitatasunak eman diona publikoarekin partekatu nahi du, umorea eta komedia …

Dantza eta generoari buruzko hitzaldia – Oier Araolaza

Martxoaren 11 asteazkenean, 19etan, Hendaiako mediatekan, Oier Araolaza dantzari eta antropologoaren hitzaldia izanen da, “Euskal dantza eta generoa”. Emakumeek, historian zehar, euskal dantzan izan duten lekua aztertuko du Oierrek hitzaldi honetan. Gaur egungo egoeraren inguruko aurkezpen eta hausnarketa ere egingo ditu. Hitzaldia euskaraz izango da, frantseserako aldibereko itzulpenarekin.

Ihauteriak auzoz auzo

Ihauteriak heldu dira Hendaiara! Dantzariek, bertsolariek eta zirtzilek Hendaiako auzoak hartuko dituzte aurten ere, Enbata gaztetxeak eta Akelarrek elkarrekin antolaturik!
Otsailaren 28an, hiru hitzordu: 13:00etan, Orion, ekarri jateko/edateko zerbait denekin partekatzeko! 15etan herriko plazan, eta 16:00etan emanaldi nagusia Kanetako portuan! …

EGUTEGIA

loading…
Pribatutasuna

Webgune honek, cookieak, bisitari kopuruari buruzko datu anonimoak biltzeko bakarrik erabiltzen ditu. Horrez gain, izen-ematea HelloAssoren bitartez egiten denez, hauen cookieak ere erabiltzen dira. Cookieak zure nabigatzaileak gordetzen dira.

Guztiz beharrezko Cookieak

Guztiz beharrezkoak diren Cookieek aktibatuta egon behar lukete, cookieen ezarpenetarako egin duzun hautua gorde ahal izateko.