SARRERAK: AA Aita – Jon Plazaola – Bakarrizketa

Martxoaren 26an, Hendaiako Variétés antzokian (zinema), Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketa izango da: AA Aita. Emanaldiaren aurretik eta ondoren, ostatua irekia izanen da bertan, jatekoa eta edatekoa zerbitzatuz.

Sarrerak hemen behean har ditzakezue.

Jon Plazaolak, aita izan ondoren eta aitatasunaren inguruan egindako gogoetatik abiatuta, “AA AITA” ikuskizuna sortu du. Lan honetan, aitatasunak eman diona publikoarekin partekatu nahi du, umorea eta komedia ardatz hartuta. Aurreko lanen arrakastaren ondoren, esperientzia pertsonalak baliatzen ditu patetismoa eta ergelkeria propioa zein giza izaerari dagokiona aztertzeko. Helburua argia da: publikoak barre egitea, eguneroko kezkak alde batera utzita, hausnarketa sakonetan sartu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasuna

Webgune honek, cookieak, bisitari kopuruari buruzko datu anonimoak biltzeko bakarrik erabiltzen ditu. Horrez gain, izen-ematea HelloAssoren bitartez egiten denez, hauen cookieak ere erabiltzen dira. Cookieak zure nabigatzaileak gordetzen dira.

Guztiz beharrezko Cookieak

Guztiz beharrezkoak diren Cookieek aktibatuta egon behar lukete, cookieen ezarpenetarako egin duzun hautua gorde ahal izateko.