2026ko apirilaren 18an, larunbatez, berriro ere Dantza Karrikan ospatuko dugu Hendaian. Akelarreko haurrek, Udaberri (Tolosa), Oñatz (Oñati) eta Lurra (Urretxu) taldeetako haurrekin batera, Hendaiako kaleak alaituko dituzte. Goizean, hondartza eta hiri barneko auzoetan ibiliko dira. Arratsaldean, berriz, Gaztelu Aretoan emanaldia…
Apirilaren 26an, igandearekin, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren emanaldia izango da, urtero bezala, Beltzenia pilotalekuan, goizeko 11etan. Sarrerak hemen har ditzakezue. 2 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik hartu beharrik. Sarrerak hemen eta Hendaiako LO VI kafetegian eros ditzakezue. Formularioa kargatzeko…
Kamiseta eta jertse berriak egin ditugu. Hemen egin dezakezue eskaera, eta eginak direnean, zuekin harremanetan jarriko gara banatzeko. 2026-03-31: Gaurtik aurrera egindako eskaerak, 2. eskaeran izango dira, beraz denbora pixka bat beharko da iristeko. Abisatuko zaituztegu prest direnean. Formularioa ikusteko…
Martxoaren 11 asteazkenean, 19etan, Hendaiako mediatekan, Oier Araolaza dantzari eta antropologoaren hitzaldia izanen da, “Euskal dantza eta generoa”. Emakumeek, historian zehar, euskal dantzan izan duten lekua aztertuko du Oierrek hitzaldi honetan. Gaur egungo egoeraren inguruko aurkezpen eta hausnarketa ere egingo…
Ihauteriak heldu dira Hendaiara! Dantzariek, bertsolariek eta zirtzilek Hendaiako auzoak hartuko dituzte aurten ere, Enbata gaztetxeak eta Akelarrek elkarrekin antolaturik!Otsailaren 28an, hiru hitzordu: 13:00etan, Orion, ekarri jateko/edateko zerbait denekin partekatzeko! 15etan herriko plazan, eta 16:00etan emanaldi nagusia Kanetako portuan!
Martxoaren 26an, Hendaiako Variétés antzokian (zinema), Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketa izango da: AA Aita. Emanaldiaren aurretik eta ondoren, ostatua irekia izanen da bertan, jatekoa eta edatekoa zerbitzatuz. Sarrerak hemen behean har ditzakezue. Jon Plazaolak, aita izan ondoren eta aitatasunaren inguruan…
2025-2026 ikasturterako izena eman dezakezue jada. Ondoko formularioa erabiliz egin dezakezue. Xehetasun gehiago nahi izan ezkero, izen-emateak atalera jo dezakezue. Galdetegia ez baduzue ongi ikusten, egin klik hemen. Taldeei buruzko informazioa nahi izan ezkero, jarri Akelarreko norbaitekin harremanetan.
Iraila badator eta berriz ere dantza errepikekin hasiko gara, haur zein helduentzat. Haurren errepikak irailaren 15eko astean hasiko dira, eta helduenak, berriz, urrian. Izen-ematea jadanik egin dezakezue webguneko hasierako orrian. Lehen aldiz ematen baduzu izena, hitz egin lehenik taldeko arduradun…
50. urteurrena dela eta, Akelarrek liburu bat argitaratuko du. Bertan, besteak beste, kide eta kide ohien testuak aurkitu ahal izango dira, argazki zahar eta berriak etab. Liburua erosteko, labur.eus/akelarre-liburua estekan sartu zaitezkete, urriaren 31ra arte.
Aste honetan, (09-09) hasten dira haurren errepikak. Hurrengo astean, berriz (09-16), helduenak. HAURRAK Astelehena / Lundi : 17:00 – 18:30 Ikastolan, haur berriak (6,7,8… urte) Asteartea / Mardi : 17:30 – 19:00 Ikastolan (≃ 9-10 urtekoak) 17:30 – 19:00 (≃…
