Sarrerak: Akelarreren 50. urteurrena (2024-11-23)

Azaroaren 23an, Akelarrek, bere 50. urteurrena ospatuko du, goizetik hasi eta gauera arte.

Goizean, dantza taldeko 100 bat partaideren emanaldia, urririk izanen da, Beltzenian.

Bazkarirako eta kontzertuetarako, hemen behean eros ditzakezue sarrerak.

Kasu, kontzertuetako sarrerak egunean bertan hartzen ahalko dira, baina bazkarikoak ez.

OHARRA:
Defektuz, HelloAssok, beraiek laguntzeko diru kopuru bat gehitzen du, baina ez da nahitaezkoa ematea. Ordaindu aurretik, kopurua alda dezakezue.

Azken berriak

Urteurreneko liburua

50. urteurrena dela eta, Akelarrek liburu bat argitaratuko du. Bertan, besteak beste, kide eta kide ohien testuak aurkitu ahal izango dira, argazki zahar eta berriak etab. Liburua erosteko, labur.eus/akelarre-liburua estekan sartu zaitezkete, urriaren 31ra arte …

Errepiken hasiera

Aste honetan, (09-09) hasten dira haurren errepikak. Hurrengo astean, berriz (09-16), helduenak. HAURRAK Astelehena / Lundi : 17:00 – 18:30 Ikastolan, haur berriak (6,7,8… urte) Asteartea / Mardi : 17:30 – 19:00 Ikastolan (≃ 9-10 urtekoak) 17:30 – 19:00

Irakurraldi publikoa

Duela mende erdia Akelarre elkartea genuen sortu eta 50 urte beranduago ilusioa beti hor dugu.
Jarduera anitz prestatu ditugu 50. urtemugaren karietara. Horietarik bat IRAKURRALDI PUBLIKOA izango da. Aurelia Arkotxa, hendaiar ikerle, idazle eta irakaslearen testuak irakurriko ditugu.
NON Hendaiako mediatekan
NOIZ Irailaren …

“Omenaldi gisa” erakusketa

Abuztuatren 21etik Irailaren 14era, Akelarrek, Lola Sarratea eta Josette Da Costaren “Omenaldi Gisa” diziplina anitzeko erakusketa proposatzen du Mendi Zolan kulturgunean.
———————-
Du 21 août au 14 septembre, Akelarre propose l’exposition pluridisciplinaire “Omenaldi Gisa” de Lola Sarratea et Josette Da Costa à …

Izen-ematea irekia

2024-2025 ikasturterako izen-ematea irekia da jadanik! Dantza taldeko parte izan ala ez, “izen-emateak” atalera joan eta bertan bete dezakezu bazkide izateko inprimakia. Ez baduzu informazioa ongi ikusten, zuzenean HelloAssoko orrira joan zaitezke, hemen klik eginez …

06-01 Mintzaldia: Le Dauphin itsas-ontziko paperak

2024ko ekainaren 1ean, 17:30ean, Antoine d’Abbadie aretoan (Sokoburu), Xarles Bidegainen hitzaldia izanen da, 1757an, Gratianne Diharce hendaiarrak, Le Dauphin itsas-ontzian zen bere senarrari bidalitako gutunei buruz. Hona laburpena: Le Dauphin itsas-ontziaren paperak : Baiona, Louisbourg, Londres 1757
1757ko apirilean, Baionako portutik atera …
Loading...