ALBISTEAK

Dantza eta generoari buruzko hitzaldia – Oier Araolaza

Martxoaren 11 asteazkenean, 19etan, Hendaiako mediatekan, Oier Araolaza dantzari eta antropologoaren hitzaldia izanen da, “Euskal dantza eta generoa”. Emakumeek, historian zehar, euskal dantzan izan duten lekua aztertuko du Oierrek hitzaldi honetan. Gaur egungo egoeraren inguruko aurkezpen eta hausnarketa ere egingo ditu. Hitzaldia euskaraz izango da, frantseserako aldibereko itzulpenarekin.

Ihauteriak auzoz auzo

Ihauteriak heldu dira Hendaiara! Dantzariek, bertsolariek eta zirtzilek Hendaiako auzoak hartuko dituzte aurten ere, Enbata gaztetxeak eta Akelarrek elkarrekin antolaturik!
Otsailaren 28an, hiru hitzordu: 13:00etan, Orion, ekarri jateko/edateko zerbait denekin partekatzeko! 15etan herriko plazan, eta 16:00etan emanaldi nagusia Kanetako portuan! …

2025-2026 ikasturteko izen-ematea

2025-2026 ikasturterako izena eman dezakezue jada. Ondoko formularioa erabiliz egin dezakezue. Xehetasun gehiago nahi izan ezkero, izen-emateak atalera jo dezakezue. Galdetegia ez baduzue ongi ikusten, egin klik hemen. Taldeei buruzko informazioa nahi izan ezkero, jarri Akelarreko norbaitekin harremanetan

Ikasturte hasiera 2025-2026

Iraila badator eta berriz ere dantza errepikekin hasiko gara, haur zein helduentzat. Haurren errepikak irailaren 15eko astean hasiko dira, eta helduenak, berriz, urrian. Izen-ematea jadanik egin dezakezue webguneko hasierako orrian. Lehen aldiz ematen baduzu izena, hitz egin lehenik taldeko arduradun batekin, izen-ematea egin aurretik. Aurtengo ordutegia hemen ikus dezakezue, nahiz eta oraindik aldaketak izan daitezkeen …

EGUTEGIA

loading…